Zenbakia

Europako Batasunaren geroa I Hizkuntz…

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 44 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
Aldizkariaren zenbaki honetan “hizkuntza-plangintza” da aztergai nagusia. Bertan bildu nahi izan dira Europako Batasunari buruzkoak (EB), Dosierrari dagokion atalean. Eta Euskal Herriari buruzkoak (EH), Gurean izeneko atalean. Hizkuntza antolaketaren eremuan aldaketa garaia bizi da eta bildutako edukietan horren berri emango duten argibideak batzen saiatu gara. Hizkuntzen arteko konkurrentzia, eskubideen aplikaziorako printzipioak, hizkuntza legedien helburuak, estatu eta herrien parte hartzea, politikaren eta plangintzaren aplikazio mailak, etorkizunean sakontzeko proposamenak… Horiek guztiak gertutik aztertzea da bilduma honen helburua. Europa eta Euskal Herri mailan gorpuzten ari dena azpimarratu nahi izan da gehien bat. Ondoko lanek irakurleari horretan lagunduko diotelakoan hautatu dira.


Estatu mailako hizkuntza politiken zenbait oinarri eta eredu

Imanol Esnaola
Oharra: lan hau E. Boix eta F. X. Vila irakasleen Sociolingüística de la llengua catalana (1997, Bartzelona, Ariel argitaletxea) liburuan oinarritua dago. 1.- HIZKUNTZA POLITIKA ETA ESTATUAREN ERAKETA Estatu gehienak eleanitzak dira, nabardura eta gradu desberdinetan agertzen bada ere, eleaniztasun hori ukaezina da. Horixe da Boix eta Vila jaunak azpimarratzen duten lehen ezaugarria, hizkuntza politikaz mintzatzera doazelarik. Non dago, ordea, estatuen arteko aldea? Abiapuntu bera izan arren, errealitate eleaniztun horren aurrean duten jarrerak bereizten ditu estatu batzuk besteengandik. Boix eta Vila jaunen asmoa da liburuaren atal honetan hizkuntza politiken arteko aldeak azaltzea.


Kontzeptu nagusiak Europako estatuetako hizkuntz eskubideak aitortzeko

Neus Oliveras
1. SARRERA Azalpen honen helburua hizkuntz eskubideen babesaren gaiari heltzean sortzen diren kontzeptu eta gai nagusiak labur aurkeztea da, batez ere Europa arloko esperientzia konstituzional eta legegileetatik abiatuta. Europako erreferentzia esparru hori eleanitza da batik bat. Eleaniztasun hori munduko estatu guztiek dute ezaugarri: gutxi gorabeherako datuen arabera, estatuen %90 eleanitzak dira, eta %75ek hizkuntz klausulak dituzte euren konstituzioetan[1]. Europako estatuei dagokienez, bereziki Europar Batasuneko estatu kideei dagokienez, gehienak estatu eleaniztunak dira, gutxi batzuk izan ezik (Portugal, Islandia eta sortu berri diren estatu nazionalak, hala nola, Kroazia...); alegia, estatu horietako lurraldean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen da. Hala ere, gizabanakoen eta hizkuntz gutxiengoen hizkuntz erregimenarekin lotutako printzipioak eta eskubideak aitortzeari eta arautzeari dagokienez, aniztasun handia dago, aipatutako estatu horietan dagoen aniztasun historikoaren, soziologikoaren eta politikoaren ondorioz.


Erdarak, lurraldetasuna eta hizkuntza legedia: behetik gorako Europako hizkuntza politika eraikitzeko hiru oinarri

Lluís de Yzaguirre, Cristina Gelpí
Oharra: Honakoa bi irakasleok Andorran 2001eko azaroan egin zen Hizkuntza Plangintzari buruzko nazioarteko kongresuan emandako hitzaldiaren laburpena da. Hitzaldiaren izenburua “Al·loglotisme, territorialitat i "ius linguae": tres eixos per vertebrar una política lingüística europea top-down�» HITZAURREA: Hitzaldia abiatzeko Yzaguirre eta Gelpík bere buruari Europa mailan gutxiengoak errespetatu eta babestuko dituen hizkuntza politika baten beharrik badagoen galdetu zioten. Galderari erantzuna ere berehala eman zioten, hau da, Maastricht-eko itunaren edukiak gauzatu behar baldin badira eta aldi berean Europak berez duen hizkuntza eta kultura aniztasuna galera berririk eragin gabe gorde nahi baldin badira ezinbestekotzat jotzen dute kontinente mailan lan zorrotz eta orekatzailea egin beharra, eta hori Europa osoa hartzen duen eta estatuak gainditzen dituen politika baten bitartez soilik egin daitekeela deritzote. Are gehiago, gaur egun indarrean dauden zenbait hizkuntza politika genozidatzat jotzen dute eta horiek gainditzeko ikusten dute Europa mailako politika baten beharra. Maastricht-eko hitzarmenetik, besteak beste, honakoak azpimarratzen dituzte:


EE, botereen banaketa eta hizkuntz politika finkatzea:alderdi anitzeko paradigma askatzen

Niamh Nic Shuibhne
Oharra: Txostenean ‘EE’ erabiltzen da (‘EB’ erabili ordez), hizkuntz politikari dagokion erakundea/entitatea azpimarratzen baitu deitura horrek 1. SARRERA Oraintxe egiten hasia da ageriko egungo gizartearen antolaketa edo konfigurazioa hainbat geruza edo mailen nahasketak osatzen duela; are eta gehiago, gobernatzeko moduei buruzko ideiak ere fenomeno hori islatzeko eta errazteko moduan antolatuta daude. Hori hala dela erakusteko adibide soil eta lineal bat erabiliko bagenu, esan genezake EE globalizazioaren eta estatu kideen artean kokatzen dela, nonbait; eta estatu kideak, aldi berean, zubi bat (edo, beste ikuspuntu batetik, oztopo bat) dela EEren eta estatu bateko eskualdeen artean. Botereen banaketari dagokionez, edo, bestela esanda, funtzioak finkatzeari dagokionez, EEren gobernu egitura subsidiariotasun printzipioan oinarritzen da batik bat –hau da, ardura hartzen du bermatzeko ekiteko ahalmena gobernu maila egokienari emango zaiola, zenbait gairen inguruan gobernu maila batek baino gehiagok ekiteko aginpidea duten kasuetan.


Europar Batasunaren hizkuntz sistema: aurreikuspenak zabalkunde prozesuaren aurrean

Isidor Marí, Miquel Strubell i Trueta
Hedapenaren ondoren, Europar Batasuneko instituzioen gaur egungo hizkuntz sistemak eta sistema horren bideragarritasunak izango duten etorkizuna zenbait ikuspegitik iker daiteke (eta egin ere, horrela egin da). Legearen ikuspuntutik instituzioen eleaniztasunaren beharra azpimarratzeko joera dago Europako hiritarren segurtasuna ziurtatzeko; izan ere, horiei aplikatzen zaie zuzenean Batasunaren jurisdikzioa. Ikuspegi politikotik, aldiz, beste bi alde azpimarratzen dira: batetik, Europako aniztasun linguistikoa hiritar guztientzat zabalik egongo den eztabaida gune baten sorrerarekin bateragarri egitea; eta, bestetik, Europako hiritar eta herri guztiek instituzio dinamikan parte hartzeak izan ditzakeen ondorio linguistikoak. Azkenik, azterketaren abiapuntua instituzio eleaniztasuna izango balitz, orduan, arreta hizkuntz sistemaren kostuari, eraginkortasunari eta funtzionaltasunari emango litzaioke.


Euskararen bilakaeraren erronka

Karmele Atxaerandio, Ana Laguardia
Euskararen egungo egoeraz arduratzen diren hainbat ikerketa eta lan ikusita, lan honetan etorkizuna da helburua, gaur egun euskeraren inguruan hartzen diren neurriek hemendik mende batera zein ondorio izan ditzaketen aurrikusteko tresna izateko. Oinarrian gaur egungo neurri demografikoak hartzen dira populazio orokorraren norabidea islatzeko eta euskal eredu eta helduen euskalduntzeko matrikulazioen datuak. Vensin programa oinarri izanik, denbora kontutan hartzen duen eredu baten eraikuntza prozesua azaltzen dugu. Eraikitako eredu horrek bi tendentzia posible islatzen dizkigu, bata positiboa dena, eta euskal populazioaren hazkuntza suposatzen duena, eta bestea negatiboa, euskararen inguruko utzikeria dela eta talde honen murrizketa islatzen duena.


Milaurteko berriaren erronka: lan mundua euskalduntzea

Ana Urkiza
Ez dago zalantzarik, XX. mendean, eta batez ere azken hiru hamarkadetan, euskararen alorrean gauza asko eta garrantzitsuak egin direla. Baina noizbehinka, egindakoak aztertu eta egiteke dagoenari buruz hausnartzea ere beharrezkoa izaten da, eta momentu hau, XXI. mendean sartu berri garen hau, horretarako aldartea dela esan liteke. Badakigu azken hiru hamarkadetan lortutakoak asko izan direla, batez ere, hezkuntzari dagokionean. Badakigu lan munduan egin diren saiakeren berri. Instituzioek, lan horretan, izan dute zerikusirik... Baina elkarrekin bat ez datozen zenbait ikuspegi eta egitate ere bizi ditugu eta horiei buruz ere aritu beharra dago. Afera horietako bat, euskararen aldeko borrokarekiko ikuspegia da: batzuen ustez, pozgarria da aurrerakuntzak ikustea (nahiz eta ez dakigun aurrerakuntza horiek nahikoak diren). Eta beste batzuen iritziz, euskararen esparrua eskuratzeak, mailaz-mailakoa izan behar du. Hau da, eremua, esparruz-esparru irabazten joan behar omen dugu.


Lanbide Heziketa Euskaraz: Lab-En Ondorioak

Esteban Agirre
1.- LANBIDE HEZIKETA EUSKARAZ: LAB-EN ONDORIOAK Jardunaldietan egoeraren nondik-norakoak aztertu eta gero,hainbat ondoriotara heldu gara egin diren eztabaidetan. Hauek guztiak jaso dira garatutako txostenean zehar. LABeko Lanbide Heziketako talde teknikoak bere ondorio propioak aurkeztu nahi ditu, Jardunaldietan jorratutako ideia guztiak aztertu ondoren. Administrazioek bideratu beharko diren negoziazioetan gure jarrera zehazteko erabiliko ditugun ondorioak, alegia. -Zikloen euskalduntzea: Plana egin, euskarazko eskaintzarik ez dagoen eskualde/familietan aukerak zabaltzeko. Administrazioari dagokio indarrean jarri nahi duen LHko planaren barruan euskarazko eskaintza-egitasmoak aurkeztea.


Txillardegi-Paulo Agirrebaltzategi: ELKARRIZKETA “Euskal Herri euskaldun baten aldeko plangintza bat aurrera eraman ahal

Imanol Esnaola


Etorkizuna sendotu (BAT aldizkariaren egitasmoa indartuz)

Maria-Jose Azurmendi