Zenbakia
Neurketa soziolinguistikoak Euskal Herrian
PDF formatuan eskaintzen da.Hizkuntz inkesta Frantziako erroldan
Erramun Baxok
Aurten iragan da Frantziako 33. errolda eta lehen aldikotz baziren 4 galde hizkuntzei buruz. Egia erran, lurralde guztietako eskaera zen, alde batetik argibide batzu biltzea herri hizkuntzen bilakaeraz, bestalde onarpen publiko bat ardiestea erroldaren bidez. Orain arte ukatzen ziguten hizkuntza horiek izaterik ez balute bezala.
Denboraren buruan irabazi dugu. Egin dezagun negoziaketaren historia, gero galderaren testua aztertuko dugu. Ondorioak ez dira oraindik zabaldu, datorren abenduko omen dira. Baina oraindanik ikusiko dugu zer goaitatzen ahal dugun.
NEGOZIAKETAREN HISTORIA
Aspaldiko eskaera zen herri hizkuntzen inkesta egin zedin erroldaren bidez. Han eta hemen ikerketa soziolinguistikoak egiten dira. Baina zailatasun asko sortzen dira, laginaren fidagarritasunaz, gastuen aldetik, lurraldeen mugaren gatik ere. Ipar Euskal Herriaren edo Kortsikaren eremuak ongi definituak dira, baina noraino zabaltzen dira Bretainia edo Okzitania? Gainera, zer gertatzen da hizkuntzaren aldetik Parisen bizi diren alzazianoentzat edo Bordelen dauden euskaldunentzat?
Euskararen egoera Nafarroan zertan den. Hurbilpen bat
Mikel Arregi
SARRERA
Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, dituen eginkizunen artean, hauxe dagokio: euskararen egoera soziolinguistikoaren gaineko azterlan, ikerketa eta estatitistikak egin daitezen proposatzea, koordinatzea eta burutzea, beharrezkoa bada�».
Nafarroan egoera soziolinguistikoaren diagnosia egiteko hainbat lan burutu dira. Lan hauek gure gizarteari buruzko informazioa eskaintzeaz gain beharrezkoak diren datuak eskaini behar dizkiete Administrazio Publikoei euskararen normalizaziorako ezarri behar diren hizkuntza politikak diagnosi egoki batetik abia ditzaten. Ikerlan horiek burutzeko gizartearen esparru guztiak aztertu dira eta informazio-bilketa teknika ezberdinak erabili dira:
Euskararekiko jarrerak Nafarroan
Nekane Oroz
HIZKUNTZEKIKO JARREREN AZTERKETA. NAFARROAREN KASUA
Hizkuntzekiko jarreren azterketak agerian jartzen ditu hizkuntza anitzeko komunitateetan sortzen diren tentsioak eta munduan hain zabaldua den elebitasun edo eleaniztasun egoeraren kontsiderazio irregularra. Zalantzarik gabe, batasun politiko eta linguistikoaren arteko loturak eragina izan du Mendebaleko Europan egon den eleaniztasunaren kontzepzioan. Eleaniztasunak banandu eta elebakartasunak lotu egiten duelako ideia hedatu da. Beraz, egoera normala eta desiragarria zera da: denok hizkuntza berberaz mintzatzea, horrela tradizio biblikoan iragarritako Babelen madarikaziora itzuliz.
Euskal Herriko hizkuntza-politiken eraginkortasuna neurtzeko adierazleak
Xabier Aizpurua
Sarrera.
Joseba Intxaustiren arabera[1] "Ladislao Velasco arabarraren estatistikak dira joan den mendeko euskal hiztunen kopuruaz ezagutzen ditugun daturik fidagarrienak". Aipagarria da Euskal Herria osatzen duten ia lurralde guztietan zegoen euskaldun-portzentaia handia[2]: Gipuzkoan (1867) %96; Bizkaian (1867) %81; Iparraldean (1866) %65; Nafarroan (1867-68) %20 eta Araban (1867) %10. Velascok esaten ez digun arren pentsatzekoa da euskal hiztun horietatik gehienak euskaldunzaharrak zirela eta asko eta asko euskaldun elebakarrak.
Donostiako euskararen normalizaziorako plan orokorra (DENPO)
Inazio Agirre
AURKIBIDEA
Sarrera
Planaren zergatia.
Planaren ezaugarriak.
Planaren helburua.
Planaren hipotesi estrategikoa, ardatzak eta oinarriak.
Planaren metodologia.
Planaren burutzapena.
Euskararen egoera Donostian.
8.1. Datu soziolinguistikoak
8.2. AMIA matriza.
Helburuak, ekimenerako jarraibideak eta aurrenetsitako ekintzen laburpena.
Zenbait kontsiderazio.
Aurrera begira.
1.Sarrera
Plangintzarik gabe ez da helbururik, ezta jarraitzeko norabiderik ere.
Euskal Herrian kokaturiko justizia administrazioen euskalduntzerako eskuduntza arazoak
Urko Aiartza
Sarrera
Ondorengo artikulu honetan berriro ere Euskal Herrian kokaturiko Justizia administrazioaren jardunaz arituko gara. Justizia administrazioak euskaldunon hizkuntza eskubideak zein oinarrizko eskubideak bermatzearen ezintasunaz eta horrek azken finean adierazten duen Euskal Herriko lurralde batzuetan gaur egun onarturiko euskararen ofizialtasunaren mugaren argipena hala nola horren inguruan eztabaidatu beharraren premia.
Laburbilduz Abokatu Euskaldunon aldarrikapenak ildo hauetan zentratu dira:
1.- Euskarararen ofizialtasuna bera onarturik ez dagoen Euskal Herriko herrialde eta zonaldeetan euskararen aurrezagutza legala ezinbesteko lehen pausua da bertan kokaturiko justizia administrazioen hizkuntza normalizazioari buruz hitzegiten asteko. ( hori dela eta ondorengo lerrootan hegoaldeaz eta batipat ofizialtasuna aurrezaguturiko hegoaldeko eremuari buruz arituko gara).
2.- EAE zein Nafarroako zonalde batzuetan legez aitorturiko euskararen ofizialtasunak eta berezko hizkuntza izateak eragina du Justizia Administrazioa deritzanean, berari ere eragiten dio eta ondorioz bertan kokaturiko Justizia administrazioak errealitate horretara egokitu beharra du.
3.-Euskarararen ofizialtasuna aurrezagutzeak ondorio batzu dakarzki ez bakarrik hiritarrekiko eskubide mailan, baizik eta baita ere administrazioen betebehar mailan.
4.- Hizkuntzen ofizialtasunak eragina du, oinarrizko eskubide batzuen gauzapenean. Hau da, badira hainbat oinarrizko eskubide eduki linguistikoz beterikoak eta ondorioz hauek bere osotasunean bermatu ahal izateko ezinbestekoa da hizkuntzen ofizialtasuna kontuan hartzea.
Errealitate baten kokapena
Zer da Justizia administrazioa? Zerk osatzen du Justizia Administrazioa? Zer da Botere Judiziala?
Katalanen kultur eta hizkuntza erronka. Hizkuntza eta kultura katalanak mundu mailako kultura eta aisiaren aurrean
Sebastiá Serrano
Joan den urtean zehar Kataluniako Generalitatearen ekimenez Catalunya dem� �» (Katalunia bihar�») jardunaldiak antolatu ziren. Lan talde desberdinetan bertako gizarteko eragile nagusiak bildu eta Kataluniaren etorkizunaz gogoeta egin zuten.
Jardunaldi horietako bederatzigarren lan taldearen ondorioak ponentzia batean bildu ziren eta lan taldeko buruak, Sebasti� Serrano jaunak, aurkeztu zituen 1998ko urriaren 13an Bartzelonako Unibertsitatean egindako aurkezpenean.
BAT aldizkariak dokumentuari bere horrietara biltzeko aski interesgarri iritzi dio. Izan ere, garrantzitsua da ezagutzea hizkuntza eta kultura katalana normaltzeko bidean zein diren bertako instituzioetatik ikusten diren lan ildoak.
Katalanen kultur eta hizkuntza erronka. Hizkuntza eta kultura katalanak mundu mailako kultura eta aisiaren aurrean.
Joshua Fishamani elkarrizketa
Xabier Erize
Soziolinguistika ez da nik espero nuen moduan garatu�»
1999ko udan elkarrizketa bana egin nien soziolinguistikaren munduan aurkezpenik behar ez duten bi irakasle eta ikerlari handiri: Joshua Fishman eta Juan Cobarrubias. Fishmanen elkarrizketa abuztuaren 5ean egin nuen, New York University-n; Cobarrubiasena irailaren 7an grabatu nuen, Seton Hall University-ko (South Orange, New Jersey) bere bulegoan. Lehendabizikoa zenbaki honetan argitaratzen da, eta Juan Cobarrubiasena hurrengoan agertuko da.
Oso harrera ona eskaini zidan Joshua Fishmanek. Agian, euskalduna izateak lagunduko zidan, Fishmanek jakinmin berezia erakusten baitu euskararekiko. Hainbat gai jorratu zituen elkarrizketan, hala nola bere oraingo lanak, yiddish bere hizkuntza, soziolinguistikaren egungo egoera edo euskararen aldeko lanak.
Estudios jurídicos sobre la ley de política lingüística (Zenbait egile). Liburua
Luix Barinagarrementeria
Estudios jurídicos sobre la ley de polítika lingüística (Zenbait egile (1999), Bartzelona,Generalitat de Catalunya).
1998ko urtearen hasieran 1/1998 legea, urtarrilaren 4koa, sartu zen indarrean Katalunian. Lege honek 7/1983koa ordezkatu zuen.
Atzean utzitako legea hizkuntza normalkuntzakoa (de normalización lingüística�») deitzen zen eta berria, berriz, hizkuntza politikakoa�» (de política lingüística�»). Nabardura horrek azaletik bertatik agertzen du mamian dagoena.
1/1998 delako legeak aintzat hartzeko zenbait proposamen dauka eta esku artean dugun lan honek horiek noraino eta nola heda nahiz gauza daitezkeen aurkezten digu, beti gainetik dagoen langa konstituzional derrigortuaren pean, noski.