Zenbakia

Txillardegi-Hausnartu Sariak (2023)

10,00

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 129, 2024 (1)
ISSN 2659-5176 / ISSN-L 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-130 PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.

Hitzaurrea

Belen Uranga ArakistainORCID profila

Belen Uranga Arakistain

b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718XORCID profila
Available Downloads:
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi ()

Multinazionalen hizkuntza-politika egokirako hainbat gako

Eneko Barberena MondragonORCID profila

Eneko Barberena Mondragon

eneko.barberena@emun.eus
EMUN KOOP.
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-4880-8414ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-130.1
Multinazionalen errealitatea globalizazioak hauspotu duen fenomenoa da. Mundu-mailan ekoitzi eta saltzeak erakunde bati ekarri dizkion erronken artean dago hizkuntzen kudeaketarena, aniztasunaren kudeaketaren baitan. Artikulu honetan aztertzen dira kasu batzuetan kudeaketa ezegokiak ekar ditzakeen ondorio kaltegarri batzuk eta baita hizkuntzen kudeaketa egokia egin ahal izateko hainbat gako proposatu ere. • Hitz gakoak: Multinazional, kudeaketa, aniztasuna, enpresa, hizkuntza franko korporatiboa, hizkuntzen kudeaketa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak

Jone Miren Hernández García, Marta Luxán SerranoORCID profila

Marta Luxán Serrano

marta.luxan@ehu.eus
UPV-EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0001-9052-9204ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-130.3
Artikuluak hizkuntza gutxituen inguruan gertatutako generizazio prozesuak ditu aztergai, euskararen erabileran antzemandako feminizazioa adibidetzat harturik. Joera hau 1990 hamarkadan azaleratu zen, emakumezkoek gizonezkoek baino euskara gehiago erabiltzen zutela islatzen zuten datu estatistikoei esker. Ustezko feminizazio hori abiapuntua da euskararen indarberritze prozesuan zehar generoarekin lotutako lau gertakari aztertzeko: jakintza soziolinguistikoaren generizazioa, hiztunaren esentzializazioa, indarberritzearen feminizazioa eta hiztun estatistiko bitarraren finkapena. Eztabaidan nabarmentzen dugu hiztunen kategorizazioak eta errepresentazioak (tartean sexu-generokoak), ezberdintasunak agerrarazteaz gain horien eraikuntzan eta finkapenean eragiten dutela, hainbat ondorio ekarriz. • Hitz gakoak: Euskara, hizkuntza gutxituak, indarberritzea, generoa, estatistika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Euskararen geografia berria

Garikoitz Goikoetxea Etxeberria DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-130.2
Urteotan aldaketa nabarmena izan du euskararen egoera soziolinguistikoak, batez ere ezagutza hedatzearen eskutik. Bilakaera hori aztertzean, aintzat hartu beharreko aldagaia da lurraldea: Euskal Herriko herrietan eta eskualdeetan zer gertatzen ari den. Egoera soziolinguistikoa ez baita bera eremu guztietan, eta bilakaera ere ez. Hizkuntza-plangintzan kontuan eduki behar da hori. Analisi geografiko baterako hurbilketa egitea da lan honen xedea: euskararen egoerari buruzko datu nagusiak lurralde-ikuspegitik lantzea, mapa berri batzuk proposatuz. Euskal Herri osoa hartu da oinarri, udalerriz udalerri, hainbat informazio-iturri uztartuta. Ez da lan erraza, informazioa ez baita osatua Euskal Herri osoan. Euskal demolinguistikak hori du erronka nagusietako bat: nola osatu lurraldez lurraldeko azterketak Euskal Herri osoan egiteko moduko datu-multzo sendo bat. • Hitz gakoak: Euskara, Demolinguistika, Ezagutza, Erabilera, Zentsuak, Inkesta Soziolinguistikoa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)

Baionako Bernat Etxepareko 15-18 urte bitarteko ikasleek, Ipar Euskal Herrian, ikastolatik kanpo, euskara erabiltzeko dituzten arnasguneak, oztopoak eta jarrerak

Arantza Egiguren AizpioleaORCID profila

Arantza Egiguren Aizpiolea

arantzaegiguren29@gmail.com
HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0002-6316-4291ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-130.4
Lan honetan Bernat Etxepare lizeoan dauden 15-18 urte bitarteko ikasleek hezkuntza eremutik kanpo euskara erabiltzeko dituzten arnasguneak, oztopoak eta jarrerak aztertu dira. Aurrera eraman ahal izateko kontuan izan dira ikasleen lehen hizkuntza eta euren gune sozial nagusiak, besteak beste. Nolanahi ere, lanaren helburua betetzeko, hurbilpen historiko bat burutu da, identitate frantsesak iraultza frantsesean hartu zuen garrantzia aztertuz, eta gaurdaino duen indarra azpimarratuz, hain zuzen identifikatzeko zein diren indar horren ondorioak Seaskako ikasleek euskararekin duten harremanetan. Ikerketa honetan, ikasleek, Ipar Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko aukera arnasgune deitu dute, hortaz, horrela definitu da lan honetan. • Hitz gakoak: Iraultza frantsesa, euskara, Seaska, arnasguneak.
Available Downloads: