Zenbakia

67. zenbakia · 2008 (2)

Erramun Baxoken omenez


PDF fitxategia

HITZAURRE GISA 67 ZKIA

Maria-Jose Azurmendi
Oraingo hau zenbaki berezia dugu. Erramun Baxok euskaltzaleak aurten 80 urte betetzen dituela ospatuz, bere ibilbide luze eta aberatsa gogoratu nahi izan dugu, haren omenez idatziriko zenbaki honen bitartez. Hemen bildu ditugu, beraz, hainbat motatako lanak: I. atalean, E. Baxoken biografia, bere euskaltzale eta eragile bilakaera azpimarratuz; II. atalean, E. Baxoki zuzentzen zaizkion aitortzak, berekin harreman zuzena izandako hainbat lagunen esperientziak bilduz; III. atalean, E. Baxoki eskainitako artikuluak. Horietako batzuk euskal lurralde bakoitzaren egoera soziolinguistikoaren deskribapenak dira Iparraldekoak, Hegoaldeko EAEak, Hegoaldeko Nafarroakoak ; besteek teorizaziora jo dute, bereziki azken artikuluak, berrikuntzak aurkeztuz; artikulu batzuk sinkronikoak dira, besteak diakronikoak. Lan guztiak dira interesgarriak, eta baita elkarren osagarriak ere, izan ere, ebaluaketak egiten dituzte alde onak eta txarrak, indar guneak eta ahuleziak bereiziz , gure arteko eztabaidarako gaiak eskaintzen dituzte eta etorkizuneko proposamenak egiten. Denen arteko halako lotura bat ere badago, jakina, lan horiek E. Baxoken biografia berari lotzen zaizkiolako.