Zenbakia

Erramun Baxoken omenez

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 67 ZKIA

Maria-Jose Azurmendi
Oraingo hau zenbaki berezia dugu. Erramun Baxok euskaltzaleak aurten 80 urte betetzen dituela ospatuz, bere ibilbide luze eta aberatsa gogoratu nahi izan dugu, haren omenez idatziriko zenbaki honen bitartez. Hemen bildu ditugu, beraz, hainbat motatako lanak: I. atalean, E. Baxoken biografia, bere euskaltzale eta eragile bilakaera azpimarratuz; II. atalean, E. Baxoki zuzentzen zaizkion aitortzak, berekin harreman zuzena izandako hainbat lagunen esperientziak bilduz; III. atalean, E. Baxoki eskainitako artikuluak. Horietako batzuk euskal lurralde bakoitzaren egoera soziolinguistikoaren deskribapenak dira Iparraldekoak, Hegoaldeko EAEak, Hegoaldeko Nafarroakoak ; besteek teorizaziora jo dute, bereziki azken artikuluak, berrikuntzak aurkeztuz; artikulu batzuk sinkronikoak dira, besteak diakronikoak. Lan guztiak dira interesgarriak, eta baita elkarren osagarriak ere, izan ere, ebaluaketak egiten dituzte alde onak eta txarrak, indar guneak eta ahuleziak bereiziz , gure arteko eztabaidarako gaiak eskaintzen dituzte eta etorkizuneko proposamenak egiten. Denen arteko halako lotura bat ere badago, jakina, lan horiek E. Baxoken biografia berari lotzen zaizkiolako.


Erramun Baxok – Indarte. Biografia eta 1946. urtean idatziriko gutuna

Jean-Baptiste “Battittu” Coyos


Erramun Baxoki Omenaldia Quebecetik

Richard Y. Bourhis


Erramun Baxok gogoan, esker onez HABEtik

Pello Esnal


Tobera Mustrak Baigorrin

Jean Haritschelar


Umiltasunaren miraila

Pantxoa Etchegoin


Erramun Baxok euskaltzaleari aitormena

Maria-Jose Azurmendi


Erramun Baxoki gutun xumea

Jokin Apalategi


Ipar Euskal Herrian, euskararen irakaskntza eskanitzaren egituraketa. Mttodologia, emaitzak, azterketak. LEHEN EBALUAKETA BAT

Jean-Claude Hiriart


Hizkuntza antolaketaren bideetan

Erramun Baxok


Hizkuntza-politika Ipar Euskal Herrian: nondik nora? Ibilbidearen azterketa

Jean-Baptiste “Battittu” Coyos


EAEko euskararen belaunez belauneko familia bidezko transmisioa

Pablo Sagardoy


Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak nola bermatu

Xabier Mendiguren Bereziartu


Nafarroa Oinez 2007ko jai egunaren azterketa soziologikoa

Euskara Kultur Elkargoa, Nafarroako Ikastolen Elkartea


Identitate etnolinguistikoa (IELa) Euskal Autonomi Erkidegoan (EAEan)

Maria-Jose Azurmendi, Nekane Larrañaga, Jokin Apalategi


Hizkuntza-gutxiengoen talde-bizindarra, kultura-autonomia eta ongizatea

Richard Y. Bourhis, Rodrigue Landry