63. zenbakia ·
2007 (2)
Txatxilipurdi elkartearen esperientzia
Elena Herrarte
OINARRIAK
Txatxilipurdi Elkartea Arrasateko euskara elkarte bat da. Herriko
haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera areagotzea du ardatz eta horretarako
aisialdian kokatzen du bere eskuartzea. Aisialdia beraz, bitarteko gisa lantzen
du baina elkartearen iparra euskararen erabilera indartzean dago. Aisialdia
tresna gisa erabiltzeko ordea, ezinbestekoa da esparru horretan kalitatez aritzeko
gaitasuna izatea eta Txatxilipurdik bere sorreratik, esparru honetako espezializazio
eta etengabeko garapena bizi izan du. Honela, aisialdian espezializaturiko euskara
elkartea dela baiezta dezakegu.