30. zenbakia ·
1999 (3)
Suomieraren normalkuntzaz
Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)
Urte askotan barrena Suomi-ko hizkuntz arazoa Unibertsitatean azaldu ondoren, gauza bat segurta dezaket : Euskal Herrian bertan - edo euskaldun gazteen artean bederen - oso jende gutxik dakiela, are somatzen ere, Finlandia ofizialki elebiduna denik; eta are gutxiagok Iparralde aurreratu eta baketsu hartan, azkeneko ehun urte honetantsu, hizkuntz borroka gogorra egon denik, baita bost hilabeteko gerla zibila ere.
Horretaz jabeturik, Bat aldizkari honen Idazkaritzarekin elkar aditurik, lan berezi hau eskaintzea erabaki dugu.
1 - Sarrera gisa : Suomi-ren kokagunea eta oinarrizko datoak.
Har dezagun eskutan hiztegi entziklopediko bat. Eta honelako zerbait irakurriko dugu :