Murgiltze Astea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslegaien hizkuntza-kontzientzia kritikoa pizteko esku-hartze ikerketa

Garbiñe Bereziartua EtxeberriaORCID profila

Garbiñe Bereziartua Etxeberria

garbine.bereziartua@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-4987-3315ORCID profila
, Miren Artetxe SarasolaORCID profila

Miren Artetxe Sarasola

miren.artetxe@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-7067-0179ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.2
Hizkuntza gutxituen testuinguruetan garrantzitsua da hizkuntza-kontzientzia kritikoa izatea, are gehiago erreferente linguistiko izango diren horien kasuan. Horretarako ahalegin bat da, hain zuzen ere, orriotan aurkezten duguna. Irakasle izateko ikasketak egiten ari diren ikasleak izan dira esku-hartze ikerketa honetako parte-hartzaileak (UPV/EHUren Donostiako campusean Lehen Hezkuntza ikasten hasi ziren 120 ikasle). Eta, besteak beste, hizkuntza- kontzientzia kritikoa garatzeari begira diseinatutako Murgiltze Astean parte hartu zuten 2024-2025 ikasturtearen hasieran. Orriotan esku-hartzearen nondik norakoen berri ematen da, batetik; bestetik, esku-hartzean zehar galdetegien bidez jasotako emaitzak aurkezten dira. Emaitzetan ikusi dugunez, Murgiltze Astea baliagarria izan da bere neurrian, baina komenigarria da honelako esku-hartze baten diseinua gradu osoa barnebiltzen duen plan zabalagoarekin osatzea. Gako-hitzak: Hizkuntza-mudak, hizkuntza-kontzientzia kritikoa, esku-hartze ikerketa, unibertsitatea.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00)