38. zenbakia ·
2001 (4)
Lanbide heziketaren euskal adarra azken urteotan ikasmaterialgintzaren ikuspegitik
Xabier Aramendi
ABIAN
Erreforma edo Lanbide Heziketa berriaren ezartze-aldiak hankaz gora jarri zuen euskal adarraren sendotze-prozesu motela: ikasle eta irakasle euskaldun kopurua gero eta handitzenago, LHrako liburu-bilduma osatze bidean
Ez Erreforma kaltegarria zelako uste dut denok aitortu behar dugula onuragarria izan dela Lanbide Heziketarako ordura arteko prozesu guztiak birmoldatzea eskatzen zuelako baizik, planteamendu berri batera egokitzera behartuz.
Lanbide Heziketa berria ezarri aurretik, ikasleak, orohar, hiru adar edo familia nagusitan metatzen ziren eta honek euskalduntze prozesua errazten zuen: