Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa eraikitzen: esperientzia bat irakasle-eskolako ikasleekin

Iñigo Arteatx UriarteORCID profila

Iñigo Arteatx Uriarte

iarteatx@bam.eus
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola
ORCID: https://orcid.org/0009-0000-9912-8001ORCID profila
, Maite Garcia-RuizORCID profila

Maite Garcia-Ruiz

maite.garciaru@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-4371-6813ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.4
Artikulu honek BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako lehen mailako ikasleekin 2023-2024 ikasturtean egindako esperientzia pilotua azaltzen du, haren helburu nagusia ikasleen kontzientzia soziolinguistiko kritikoa piztea izanik. Proiektua Amorrortuk, Gorigolzarrik eta Ortegak (2021) egindako ikerketen jarraipen gisa diseinatu zen, metodologia parte-hartzailea erabilita. Hiru sekuentziatan antolatutako dinamikak norberaren hizkuntza-biografia, testuinguruaren garrantzia eta hizkuntza-praktikak aldatzeko saiakerak landu zituen. Esperientziak erakutsi zuen halako prozesuak baliagarriak direla hizkuntza-hautuen eta ohituren ostean ezkutatzen diren aldagaiak azaleratzeko, eta baita muda-prozesuak erraztu edo oztopatu ditzaketenak ere. Hitz gakoak: hizkuntza-muda, kontzientzia soziolinguistiko kritikoa, irakasle-ikasketak, hizkuntza- hautuak, euskararen erabilera.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (5,00)