Irakasleen profilaren garapenean euskal kulturaren lanketaren ekarpena: irakaslegaien ikuspegia
Letizia Garcia-Fernandez
lgarcia@mondragon.edu
Mondragon Unibertsitatea-Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-9739-277X, Marta Quintas-Quintas
Marta Quintas-Quintas
mquintas@mondragon.edu
Mondragon Unibertsitatea-Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8739-8706, Eneritz Garro Larrañaga
Eneritz Garro Larrañaga
egarro@mondragon.edu
Mondragon Unibertsitatea-Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea IKERHEZI (IT1664-22) ikerketa taldeko kide
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-6148-8383
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.3
Artikulu honetan Mondragon Unibertsitateko irakaslegaiekin gauzatutako Huhezi Kulturala
izeneko esku-hartzea eta horrek haien profilaren garapenean izan duen ekarpena aurkezten
dira. Euskal kulturaren ezagutza eta eragiletza ardatz dituen proposamen co-curricularra da,
hiru fasetan egituratua: lehenik, irakaslegaiek euskal kulturari buruzko ezagutza zabaltzen
dute; bigarrenik, sortzaile edo antolatzaile gisa jardunez, euskal kulturan eragile izatea esperimentatzen
dute; eta hirugarrenik, ekimenak haien profilaren garapenean izan duen eraginaz
hausnartzen dute. Esku-hartzearen ebaluaziorako, irakaslegaien ahotsa jaso da galdetegi
misto baten bidez. Emaitzen arabera, parte-hartzaileek adierazi dute Huhezi Kulturalak
ekarpena egin diela euskal kulturaren ezagutzan sakontzeko, eta irakasle-profila osatzeko
hiru ezaugarri pertsonal garatzeko: (1) euskararen eta euskal kulturaren transmisioan eragile
aktibo izatea, (2) taldearekiko konpromisoa garatzea, eta (3) frustrazioa eta ziurgabetasuna
kudeatzeko gaitasuna lantzea. Hitz Gakoak: euskal kulturan ezagutza eta eragiletza, irakasleen hasierako prestakuntza, esku-
hartze co-curricularra.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(5,00€)
