65. zenbakia ·
2007 (4)
Hizkuntzen ekologia
Iñaki Martinez de Luna
Oharra: Artikulu hau aurretik www.euskonews.com web-orrian argitaratua izan
zen.
Iraunkortasuna eta hizkuntzaren iraunkortasuna
Gaur egun aniztasunak alor guztietan (osasun demokratikoan, ekonomian, ingurumenean...)
duen balioa aintzat hartuta, kulturartekotasuna eta eleaniztasuna gizartearentzat
onuragarriak direla esateko moduan gaude, hau da, kalte baino on gehiago egiten
diotela. Hortik abiaturik, hipotesi hau planteatu du Albert Bastardasek: «hizkuntza-aniztasuna
onuragarria da aniztasun hori bizi duen gizartearentzat».