65. zenbakia ·
2007 (4)
Hizkuntzaren araberako kultura
Joxe Manuel Odriozola
Euskal Herriko kulturen eta euskararen arteko hartu-emanak ezagutzeko, kultura
horien zer-nolakoak ezagutu behar genituzke aldez aurretik. Kulturaren kontzeptu
jakin batek daukan zentzua eta esanahia ere ezagutu beharko genukeela dirudi.
Izan ere, nekez jakingo dugu zertaz ari garen kulturen eta euskararen arteko
harreman horietan, aldez aurretik kulturari buruzko definizio-zertzelada batzuk
aletu ezean.