65. zenbakia ·
2007 (4)
Hizkuntzak enpresaren kulturan
Mikel Irizar
Bete berri ditu 10 urte EMUNek, lana euskalduntzeko sortu zen
kooperatibak. Eta duela hilabete batzuk, lan berdinean ari den Elhuyar aholkularitzak
ospakizun ekitaldia egin zuen ‘15 urte hizkuntza planetan’ izenburupean.
Iazko uda sarreran, berriz, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak
LanHitz ekimena aurkeztu zuen arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera
sustatzeko, aldamenean Industria Saila, EAEko hiru Aldundiak eta Euskal Udalen
Elkartea –EUDEL- zituela.