57. zenbakia · 2005 (4)

HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ETA EUSKARA HEZKUNTZA SISTEMAN

Eunate Prieto
  (*1) Liburu honetan egileak Euskal Herriko hezkuntza-sistemen gaineko ikerketa sakona burutu du, hizkuntza-eskubideetan erreparatuz. Atzera begira jarri, egungo egoera aztertu eta etorkizunari begira, proposamenak aurkezten dizkigu egileak. Honetara, hizkuntza aldetik, nolakoa izan beharko litzatekeen etorkizuneko Euskal Herria eta zein izan beharko litzatekeen hezkuntza-sistemaren norabidea hausnartzen du, beti ere oinarritzat zera hartuz: hezkuntza-sistema, herritarron hizkuntza integratzeko tresna eraginkorra bilakatu behar dela, euskal gizartearen aniztasuna eta gizartearen hizkuntza kohesioa uztartuz.