Josu Amezaga Albizujosu.amezaga@ehu.eus
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0000-0002-9072-3637, Naroa Burreso Pardonaroa.burreso@ehu.eus
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, UPV/EHU
ORCID: 0009-0006-3380-4699
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.1
Hedabideek euskararen aldeko politiketan zeregin garrantzitsua izan dezaketelako hipotesitik
abiatzen da lan hau. Bertan, metodologia kuantitatiboak baliatuta, hiriguneen eta herriguneen
arteko alderaketa egiten da, honako fenomenoa azaleraziz: euskarazko hedabideak ahulagoak dira, kontsumoan
zein eskaintzan, hiriguneetan, 50.000 biztanletik beherako herrietan baino. Honen arrazoiak
ulertu asmoz, hirigune eta herriguneen euskaldunen profilak aztertzen dira. Errealitatea argitu ondoren,
eztabaidan sartzen gara artikuluan, honakoa ondorioztatzeko: habitataren arabera gara litezkeen komunikazio
politika ezberdinak, azken batean hizkuntza politikaren helburuen araberakoak izango dira.
Azkenik hiriguneei begirako komunikazio politika baterako iradokizunak egiten dira. • Hitz gakoak:
Hedabideak, euskara, hiriguneak, arnasguneak, komunikazio politika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(
3,00€)