Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko
Iñaki Eizmendi Arsuaga
info@ebete.eus
EBETE
ORCID: 0009-0004-2252-0274, Aitor Urriarte, Olatz Zubillaga, Arantzazu Errasti
Ttakun Kultur elkarteak urteetan izandako esperientziaren arabera eta, euskararen
erabilera sustatu nahian emandako pausoek erakusten digutenez, gazteen euskararekiko
jarrerak lantzea ondo dago: euskarak bizi duen egoeraren zergatia ulertzea,
euskararen aldeko jarrerak lortzea, eta abar. Baina euskararekiko jarrera on
bat edukitzea ez da beti euskara erabiltzearekin lotzen. Gazteek euskararen
aldeko jarrera eduki dezakete baina beraien artean guztia edo ia guztia erdaraz
egin. Eta hori ez da soilik horrela gazteen kasuan izaten. Helduen kasuan ere
askoren kasuan gertatzen da.