31. zenbakia ·
1999 (2)
Galderen gurpilean
Joxe Manuel Odriozola
Buruan ditudan galdera horietako batzuk botako ditut; nik ez dut erantzun ziurrik, eta zuetako inork ere ez beharbada, baina denon artean komeniko da gogoeta egitea. Xabier Mendiguren Elizegiren hitzak dira Jakin�» aldizkarian (1998, 109. zenbakia) Euskalgintzaren inguruan dauden kezken harian egindako galderak dira. Eta honela amaitzen du bere proposamena: Kontseilua sortu da 98 honetan, euskararen gizarte erakundeen bilgunea, eta topaleku hori leku interesgarria izan daiteke halako kezkak plazaratzeko.
Oraingoz, kezka hauek plazaratzeko lekurik egokiena aldizkari hauxe bera izan liteke. Nik ere ez daukat erabateko erantzunik ondoren datozen galderentzat; ezta hurrik eman ere. Baina aspaldi honetan denbora dexente sartu dudanez gogoeta-mota honetan, bihoaz hemen erantzun batzuk beren motzean eta murritzean.