49. zenbakia ·
2003 (4)
Gaitasun eleaniztuna eta elebakarra alderagarriak al dira?
MªPilar Sagasta
SARRERA
Alderagarriak al dira hiztun bat hainbat hizkuntza erabiltzen dituena eta beste bat bakarra erabiltzen duena? Aurrenak eta azkenak era berean erabiltzen al dute hizkuntza? Artikulu honen bidez eztabaida hori plazaratu nahi dugu eta gaia hurrenkera honetan jorratuko dugu: lehenik, marko teorikoari buruz arituko gara eta bi ikuspegi jorratuko ditugu eleaniztasuna aztertzeko; bigarrenik, aipatu egingo ditugu zeintzuk ezaugarri dituen gaitasun eleaniztunak; hirugarrenik, aztertu egingo dugu eleaniztunaren portaera linguistikoa hainbat adibide jarriz; eta, azkenik, hainbat ondorio aterako ditugu.