40. zenbakia ·
2001 (2)
Frantsesaren lege-babesa Quebec-en, aurrerabideak
Imanol Esnaola
Oharra: Daniel Turp abokatu eta unibertsitateko irakaslea da. Frantses hizkuntza eta hiztunen eskubideen alde jardun da azken urteotan eta ekarpen ugari egin ditu. Hemen jasotakoa iaz Quebec-eko legebiltzarrari zuzendutako bi txostenen laburpena da. Txostenak eskuratu nahi dituenak jo beza honako helbide honetara: http://www.etatsgeneraux.gouv.qc.ca
Hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubideak dira eta lege babes gorena behar dute�». Honela laburbil liteke ondorengo lerroetan jasotzen denak. Daniel Turp abokatu eta unibertsitateko irakasleak aurten bi txosten igorri dizkio Quebec-eko legebiltzarrak gai hauek jorratzeko duen batzordeari. Oraingo honetan bi txosten horien edukia laburbiltzen ahaleginduko gara. Lehena Quebec-en hizkuntza eskubideek behar duten lege-babesari buruzkoa da, bigarrena, berriz, nazioarteko legedien aldetik behar duenari buruzkoa.