Euskararekiko eta euskararen irakaskuntzarekiko jarrerak. Azagrako DBHko irakasleen kasua
Iraila de la Torre Landera
iraiad1522@gmail.com
Ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0009-0003-4480-1168
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.6
Jakina da Nafarroan euskal komunitatea eta erdal komunitatea egoteaz gain, gatazka nazionala
ere badagoela; eta gatazka horretan kokatzen dela euskara. Hala, espainiar nazionalismoaren
-non nabarrismo politikoa kokatzen den- eta euskal nazionalismoaren arteko gatazkak
euskararen dimentsio politikoa eraikitzen du, eta horrek euskararekiko jarreretan zein
hizkuntza-komunitateen arteko kohesioan eragiten du. Ikerketa honetan Azagrako DBHko
irakasleen euskararekiko eta euskararen irakaskuntzarekiko jarrerak aztertu dira, hezkuntza
-sistema erreprodukzio sozialerako erakundea delako. Finean, DBHko irakasleak erreferentziazkoak
dira (aurre)nerabezaroan, eta, beraz, euren jarrerek eragina izango dute hurrengo
belaunaldien jarreretan eta nafarren arteko kohesioan. Gako hitzak: jarrera linguistikoak, hizkuntza komunitateak, nazionalismoak, euskara, Nafarroa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(5,00€)
