65. zenbakia ·
2007 (4)
Etorkinak eta kultura gutxituak
Robert Scarcia
Migrazio olde garrantzitsuak dira egungo gizartearen adierazgarri, eta etorkinak
hizkuntza edo gizarte gutxitu batean txertatzea funtsezkoa izan daiteke kultura
gutxitu hori iraunarazteko. Alde horretatik, Quebeceko egoera berezia da erabat.
Hegoaldeko herrialdeen aldean, egoera ekonomiko pribilegiatua du. Bestalde,
atzerriko hizkuntzan egindako produktuen ondorioak jasaten ditu, produktu horiek
hegoaldean duen Amerikar Estatu Batuen bitartez sartzen baitzaizkio. Horrek
are gehiago ahultzen du Kanadan, nazio frankofono gutxitua den aldetik, duen
egoera larria. Egoera horri aurre egiteko, Quebeceko gobernuak Kontsulta Batzorde
bat antolatu du, kultur ezberdintasunei lotutako moldaketen jardunbideei buruz.
Ekimen horren bitartez, herritarren arteko eztabaida piztu nahi du, etorkinak
gizarte frankofono eta quebectarrean gizarteratzeari buruz.