Etorkin latinoen integrazio soziolinguistikoa Gipuzkoan Laburpena
Belen Uranga Arakistain
b.uranga@soziolinguistika.eus
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-0343-718X
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-136.5
Ikerketa honetan jatorritik gaztelaniaz hitz egiten duten Gipuzkoako etorkin latinoen integrazio
soziolinguistikoa aztertu da. Datu-bilketarako metodologia kualitatiboa erabili da; elkarrizketa
sakonak egin dira, etorkinen generoa, adina eta lan-esparruko aldagaiak kontuan
izanda. Azterketan arreta jarri da immigrazioko biztanleen eta harrera-lurraldearen hizkuntza-
aldagaietan, integrazio soziologikoaren fase guztietan horiek duten eragina ulertzeko.
Hots, aztertu da Gipuzkoako testuinguru elebidunean zein izan diren integrazio linguistikoa
gaztelaniaz edota euskaraz egiteko etorkin latinoek izan dituzten aukerak eta moduak.
Hitz gakoak: immigrazioa, latinoak, integrazio soziala, integrazio soziolinguistikoa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(5,00€)
