52. zenbakia ·
2004 (3)
Estatuz kanpoko etorkinak eta hizkuntza normalizazioa EAEn: administrazio publikoaren eta herri mugimenduen ahaleginak.
Itziar Aramaio
EAE-KO ESTATUZ KANPOKO ETORKINEN INGURUKO ZENBAIT DATU
Euskal gizartea emigratzailea izan da aspalditik. Hala ere, XIX. mendearen amaieran, bereziki Bilbo-Handia eskualdean industriak hartu zuen indarra bide, estatu espainiarreko etorkin ugari iristen hasi ziren. Hala, XX. mendean, EAEk bi prozesuak bizi izan zituen: euskal emigrazioa kanpoalderantz (bereziki Ameriketarantz) eta immigrazio espainiarra Euskadirantz.