58. zenbakia · 2006 (1)

ERABILERA-PLANEN ALDEKO ARGUDIOAK: BARNERATU, SINETSI ETA TRANSMITITU

Xabier Azkue
Euskara indartzeko eta normalizatzeko lanetan dihardugunok, gehienbat enpresak erabilera-planetara hurbiltzeko ahalegin horretan, ezinbestean erabili behar izan ditugu hainbat argudio azken urteotan. Garai bateko “betiko” arrazoibideaz gain, enpresa eta kudeaketa-eredu berrietan erabili izan diren teoria eta argudioak geure gaietara ekartzen ikasi dugu. Esaterako, kalitatearen gaiarekin erabili izan diren zenbait argudio (langileen eta bezeroen gogobetetzea, erabateko kalitatea, gizarte-erantzukizuna…) neurri batean barneratu egin ditugu eta erabiltzen ere hasi gara. Emaitzak, halere, ez dira punta-puntakoak eta, horregatik, argudioen inguruko balorazio txiki bat egitea da artikulu honen helburu nagusia.