52. zenbakia ·
2004 (3)
Akulturazio estrategiak: Espainiatik etorritako etorkinen estrategiak harrera-gizartera egokitzeko hainbat autonomi elebidunet
Iñaki Garcia, Nekane Arratibel
Lan honetan, talde arteko harremanetan testuinguru aldaketa baten aurrean (kultura batetik bestera igarotzean) etorkinen egokitzapena harrera-gizartera nola gertatzen den azaltzen duen eredu teorikoa aztertzen da: akulturazio eredua hain zuzen ere (Berry, 1980, 1989). Akulturazioaren fenomenoa norabide bikoitzekoa bada ere, hau da etorkin nahiz harrera-gizartearen aldetik eskatzen ditu egokitzapenak, lan honetan etorkinek harrera-gizartera egokitzeko abian jartzen dituzten estrategiak aztertzen ditugu soilik.