63. zenbakia ·
2007 (2)
Aisia euskaraz bizi!
Sonia Perez
AISIAKO ESKAINTZAREN OINARRIAN
Banakoen arteko elkar ekintzak dakar hizkuntza baten erabilera. Eguneroko bizitzan
gizarte sareak sortzen eta osatzen ari dira etengabe. Jaiotzetik, gizarte sare
askotako partaide bihurtzen da norbanakoa. Urteak pasa ahala, norberak harreman
sareak aukeratzen ditu. Aisialdia edo kultur animazioaren sareen metodologian,
analisiaren oinarrizko unitatea ez dira norbanakoa parte hartzailea eta bere
ezaugarriak, parte hartzaileen arteko harremanen loturak baizik. Haur eta gazteen
artean euskararen erabilera eragitea eta beraien harreman sarea euskalduntzea
da ezagutza eta erabileraren arteko oreka aurkitzeko estrategia: harreman sarea
osatzen duten lagunen arteko komunikaziorako tresna euskara izatea. Harreman
sare horietan dauden eragile edo antolatzaileei aisiari jartzen dizkioten balio
hezitzaileen artean, “edukien” artean, euskarari funtzio berriak zabaltzearena
dago.