30. zenbakia ·
1999 (3)
1996 urteko errolda. Katalanaren ezagutza. Bilakaera: 1991-1996
Institut d´Estadística Catalana
Gai zerrenda:
Egoera
Katalanaren ezagutzaren bilakaera
Adin taldeen bilakaera
Lurralde eremuak
Eskualdeak
1. Egoera
1996an egindako populazioaren estatistikaren bidez populazioaren ezaugarri nagusiei buruzko datuak berritu ahal izan ditugu. Institut dEstadística de Catalunya-k katalanaren ezagutzaren arabera populazioaren banaketa aztertzen du. Estatistika hau funtsezko tresna da azken bost urte hauetan Kataluniako berezko hizkuntzaren ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmenak izandako bilakaera aztertzeko eta, halaber, 1981ean hasitako estatistika sailari jarraipena emateko.