Eguzki Urteaga
SARRERA
Azken hamarkadetan, soziolinguistikak garapen nabarmena ezagutu
du frantzian, berrikuntza teoriko eta metodologoak ekarriz, argitaratzen diren
liburu zein artikulu anitzek joera hori erakusten dutelarik. Labov-ek dio linguistika
orokorraren barruan sartu daitekela, Saussure-n planteamenduak kritikatuz. Zentzu
horretan, esan daiteke, soziolinguistika, linguistika nagusiaren kritika batetik
habiatu dela. Frantzian, soziolinguistika 13 eskoletan banatzen da, Rouen-go
eskolako linguistika sozialetik eta dialektologiatik, Bourdieu-k inspiratu duen
erreferentzien teoriara, eskola okzitandarretik igaroz. Ondorioz, ez dago soziolinguistikaren
batasunik. Oso ezberdinak diren lan taldeak, beraien erreferentzia teoriko,
objetu eta problematikekin, aurkatzen dira jakingaiaren definizioaren inguruan.