30. zenbakia · 1999 (3)

Soziolinguistika eskuliburu eginda, katalaneraren lagungarri. Sociolingüística de la llengua catalana (Boix eta Vila). Eskulib

Imanol Esnaola
Halaxe azalduko genuke hitz gutxitan argitaratu berria den Sociolingüística de la llengua catalana (E. Boix eta X. Vila (1999) Barcelona, Ariel Lingüística) eskuliburuak berarekin dakarrena. Liburuaren aurkezpen lanak egiten dituen kontrazalean honela dio “katalaneraz mintzo diren lurraldeen irudi linguistikoan aniztasun handia dago, eta kontraesankorra ere bada: katalanera, gaztelera, frantsesa, italiera, ingelesa, migrazio berriekin etorritako hizkuntzak... Zein eragilek laguntzen digu gaur egungo egoera ulertzen? Zein joera somatzen diogu bilakaerari? Eragin al daiteke katalaneraren etorkizuna ziurtatzeko demokrazia eta aniztasuna errespetatuz? Egin nahi al dugu halakorik? Esperientzia hau gure mugez haratago eraman al dezakegu errespetu handiagokoa eta zuzenagoa izango den etorkizuna lortzeko?�»