38. zenbakia · 2001 (4)

Plataforma Per la Llengua, katalanez etiketatzearen aldeko ekimena

Imanol Esnaola
Ekimen hau 1992an jarri zen martxan autonomia aroak hizkuntza arloan eman zuenaren irakurketa kritikoa gizarteratuz. Irakurketa honen inguruan hizkuntzaren aldeko zenbait erakunde eta mugimendu politikoetako gazte sail zenbait elkartu zen. Ekimenak, bestalde, Valentzia eta Balear irletako mugimendu zenbaiten babesa jaso zuen. Plataforma osatzen dutenen aburuz aro honetan katalaneraren normaltasuna berrezartzeko ezinbestekoak diren hainbat eremutan ez da ezer aurreratu edo atzera egin da. Eremu aipatzen dituztenak, besteak beste, honakoak dira: zinema eta ikusentzunekoen industria, enpresa eta lan mundua, informatika, produktuen etiketaia, eremu publikoa, justizia...