58. zenbakia · 2006 (1)

Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak ikerketa, materiala eta jardunaldia

Oihana Lujanbio, Pablo Suberbiola Unanue
Herri batean datu soziolinguistiko –positibo edo negatibo- batzuk ditugunean... zabaldu behar al dira? Nori zabaldu behar zaizkio? Eta batez ere... nola zabaldu behar ditugu? Galdera hauek, eta beste asko izan ziren hizpide Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak ikerketa oinarri izanik SL Klusterrak landu duen proiektuaren emaitzak ezagutzera emateko antolaturiko jardunaldian.