Fito Rodriguez
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Itzulpengintza eta Interpretalaritzako Saileko irakasle dugun Castellanos jaunak berriki argitaraturiko liburu hau benetako harribitxia dugu. Bertan, bere Doktorego Tesiaren alde teorikoa aurkezten badigu ere ( "El procés d´estandarització de les llengües. Aplicació a la llengua amaziga"-1998-), 126 orrialde besterik ez dituen liburutxoa etika eta gizarte-zientzien artean dauden harremanei buruzko ikasgaia emateko baliagarria da.
Izan ere, hizkera, dialekto, hizkuntz-erregistro eta mintzairaren artean mugak lausotzeko joera indarrean dagoen honetan, non hizkuntz zientzien teoriak erlatibismo handienaz ari diren, hiztunak eta hizkuntz guneak aurretik onartua zuten funtsezko erreferentzialtasuna galtzen ari dira.