36. zenbakia · 2000 (3)

Itzultzaile baten ametsa… egunero

Pablo Suberbiola Unanue
Katalunia aldean izan naizen bolara batean, besteak beste, “El Periodico de Catalunya�»k 98ko udazkenaz geroztik erabiltzen duen bapateko itzulpen sistema ezagutzeko aukera izan dut, bertako hizkuntza arduradunaren laguntzari esker. Sistema hau erabiltzen dutenetik egunero egunkari beraren bi edizio ateratzen dituzte, berdin-berdinak (argazkiak, formatoa...) bata erabat gazteleraz eta bestea erabat katalanez. Egunkaria katalanez (ere) argitaratzearen ekimena “El periodico�» bertakoa izan zen, alegia enpresa pribatua berarena (lekutan gaude!), eta bertako informatiko eta hizkuntza teknikariek sortu eta garatu duten programa informatiko batean oinarrituta egiten dute.