59. zenbakia · 2006 (1)

IPARRALDEKO EUSKAL KULTUR ERAKUNDEAK 16 UDABERRI DITU….

Pantxoa Etchegoin
Badu orain hamasei urte Euskal Kultur Erakundea sortua izan dela iparraldean, euskal kulturaren sustatzeko, ekintza propioak ahalan ezarriz (ondarea, ikusgarrigintza, euskarazko animazioak, erakusketak, programa bereziak, adibidez Kantuketan, Batekmila,...), eta elkarte desberdinek eramaten dituzten egitasmoak hurbiletik lagunduz. Gaingiroki, erran dezagun Euskal Kultur Erakundeak euskarazko adierazpenak bultzatzen dituzten egitasmoei ematen diela lehentasuna, ehun bat elkarte kide dituela, eta iparraldeko 146 herrik diruz sostengatzen dutela, Estatua, Akitaniako Kontseilua eta Pirinio-Atlantikoetako Kontseilu orokorrarekin batera.