65. zenbakia · 2007 (4)

Hizkuntzen ekologia

Iñaki Martinez de Luna
Oharra: Artikulu hau aurretik www.euskonews.com web-orrian argitaratua izan zen. Iraunkortasuna eta hizkuntzaren iraunkortasuna Gaur egun aniztasunak alor guztietan (osasun demokratikoan, ekonomian, ingurumenean...) duen balioa aintzat hartuta, kulturartekotasuna eta eleaniztasuna gizartearentzat onuragarriak direla esateko moduan gaude, hau da, kalte baino on gehiago egiten diotela. Hortik abiaturik, hipotesi hau planteatu du Albert Bastardasek: «hizkuntza-aniztasuna onuragarria da aniztasun hori bizi duen gizartearentzat».