65. zenbakia · 2007 (4)

Hizkuntzaren araberako kultura

Joxe Manuel Odriozola
Euskal Herriko kulturen eta euskararen arteko hartu-emanak ezagutzeko, kultura horien zer-nolakoak ezagutu behar genituzke aldez aurretik. Kulturaren kontzeptu jakin batek daukan zentzua eta esanahia ere ezagutu beharko genukeela dirudi. Izan ere, nekez jakingo dugu zertaz ari garen kulturen eta euskararen arteko harreman horietan, aldez aurretik kulturari buruzko definizio-zertzelada batzuk aletu ezean.