38. zenbakia · 2001 (4)

Hizkuntza plangintza Unibertsitate-ikastaroa

Iñaki Martinez de Luna
SARRERA Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriko Unibertsitate (EHU) Soziologia 2 saila, Udako Euskal Unibertsitate (UEU) eta SEI elkartearekin batera, HIZKUNTZA PLANGINTZA UNIBERTSITATE-IKASTAROA antolatu du 2001-2002 ikasturterako. Aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, ikastaroak diseinu malguari eusten dio horrekin balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz. Malgutasun horren haritik, ikastaroak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du; ondorioz, izena emateko eskakizunak eta baita ikasketak burutu eta gero lor daitezkeen ziurtagiriek balio akademiko ezberdinak izango dituzte.