57. zenbakia · 2005 (4)

HITZAURRE GISA 57 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi

  Zenbaki honetako dosierrean lantzen den gai monografikoa euskararen erabilera eta normalizazioa enpresetan, edo lan munduan da. Euskararen erabilera eta normalizazioa hezkuntzan (49., 50. eta 51. zenbakietan), udaletan (54. zenbakian) eta administrazioan (55. zenbakian) landu ondoren, enpresetan aztertzea ere, enpresa pribatuetan batez ere, beharrezko ikusi genuen, neurri handi batean elkar osagarri diren munduak direlako: elkarren arteko lotura hori azpimarratzen da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik (HPS) datorkigun artikuluan, baita bestelako artikuluetan ere.