63. zenbakia · 2007 (2)

Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko

Iñaki Eizmendi, Aitor Urriarte, Olatz Zubillaga, Arantzazu Errasti
  Ttakun Kultur elkarteak urteetan izandako esperientziaren arabera eta, euskararen erabilera sustatu nahian emandako pausoek erakusten digutenez, gazteen euskararekiko jarrerak lantzea ondo dago: euskarak bizi duen egoeraren zergatia ulertzea, euskararen aldeko jarrerak lortzea, eta abar. Baina euskararekiko jarrera on bat edukitzea ez da beti euskara erabiltzearekin lotzen. Gazteek euskararen aldeko jarrera eduki dezakete baina beraien artean guztia edo ia guztia erdaraz egin. Eta hori ez da soilik horrela gazteen kasuan izaten. Helduen kasuan ere askoren kasuan gertatzen da.