57. zenbakia · 2005 (4)

EZ DA EREMURIK HAIZEA SARTZEN EZ DENIK. (Euskararen haizeak Fagor Arrasaten)

Eñaut Apaolaza, Joxean Alustiza
1. FAGOR ARRASATEREN BERRI. 1970EKO HAMARKADA ETA 1990EKO HAMARKADA Fagor Arrasate ia 500 langileko enpresa da, eta hiru egoitza ditu, Arrasateko planta nagusia, Markinakoa eta Donostiakoa. Duela 50 urte baino gehiago sortu zen Arrasaten bertan, eta Arrasateko lehen kooperatiba izan zen. Xafla metalikoaren deformazio eta tratamendurako makinaria egiten du, eta bezeroak mundu guztian ditu sakabanatuta. Euskal Herrian bezero gutxi ditu, eta normalean proiektu txikiak eskatzen dizkiote.