38. zenbakia · 2001 (4)

Euskarazko etiketaren garrantzia kontsumitzaile elkarte baten ikuspegitik

Joseba Zinkunegi
Sarrera Azken urte eta hilabeteotan Europa osoan zehar elikagaiekin gertatzen ari direnak ikusi eta entzunda gero garrantzia handiagoa hartzen ari da kontsumitzaileok informatuak izateko dugun eskubidea behar bezala bermatzea. Informatuak bai, baina ongi informatuak, egiazko eta informazio osoa jasoz. Hori dela eta, EKAk beti eman izan dio berebiziko garrantzia kontsumitzaileok jasotzen dugun informazioari. Eta gaurko artikulu honen mamiari helduz, etiketaiari, eta zuzenago esanaz, euskaraz egindako edo egiten ez den euskarazko etiketaiari. Izan ere, eta tamalez, egun oraindik gure hizkuntzaren egoera arlo honetan oso kaxkarra da.