59. zenbakia · 2006 (1)

EUSKARAREN PRESENTZIA IPARRALDEKO KULTURA ADIERAZPENETAN

Jean Louis Davant

  1. TRAJERIA-PASTORALEAN Euskarak oso leku guti du Iparraldeko bizi publikoan, are gutiago Zuberoan. Hemen trajeria (pastorala) da denei eskainiriko euskal adierazpen nagusia eta kasik bakarra. Izigarriko garrantzia du gure lurralde txikian, eta oro har Iparralde osoan: urteko gertakizun handi bat dugu Eskiulatik Hendaiaraino. Haatik hegoaldean gaizki ezagutzen da. Iparraldekoak salbu, guti dira antzezpenetara joaten diren euskaltzainak eta unibertsitariak. Pastoral bat hegoaldera mugitzen delarik berdin, euskaltzain batek idatzia delarik ere.