Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan
Irati Lizeaga Elizalde
i.lizeaga@elhuyar.eus
Elhuyar Aholkularitza
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-3201-7960
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.4
Oarsoaldea eskualdea ardatz hartuta, arlo sozioekonomikoan euskararen egoera zein den
jasotzea helburu izan duen ikerketa baten parte da artikulu honetan eskaintzen den emaitza.
Euskararen egoeraren erakusle direlarik, urtez urte bailara-mailan lan-mundua euskalduntzeko egin
diren zenbait ekimen kontuan hartu dira. Eta horrekin batera, Oarsoaldeko biztanleei zabaldutako galdetegitik
ateratako emaitzen analisiak eskainiko dira. Era berean, galdetegi horren emaitzak 2003-2004.
urteetan jasotako datuekin alderatu eta sektorearen araberako hizkuntza-datuen analisia egin da, datu
horietan oinarrituta, bailarako lan-munduan euskarak duen egoeraren berri jasotzeko. • Hitz gakoak:
Arlo sozioekonomikoa, hizkuntza-inpaktua, euskararen normalizazioa, lan-mundua.