63. zenbakia · 2007 (2)

Euskal ludikotasuna erabiliz, euskara indartu

Aitor Esnaola, Mikel Egibar
  LUDIKOTASUNAREN BAGOIA KULTURA DEN LOKOMOTORARI BERRERANTSI Gure jendarteak gero eta lotura gutxiago ikusten du kirolaren eta kulturaren artean. Nonbait, noizbait kulturaren trena huts egin du kirolak, eta hari lotu ezinik geratu da, bagoi galdua balitz bezala. Gure proiektuaren bitartez, kirolaren bagoia kulturaren trenari atxiki nahi diogu, eta erakutsi nahi genuke kirola, gauza ororen gainetik, gure gizartearen adierazpen bizia dela.