36. zenbakia · 2000 (3)

Euskal Herri mailako erabileraren laugarren kale neurketa abian

Olatz Altuna
Euskal Herri osoan aski ezaguna da 1989az geroztik, lau urtean behin, burutzen den Euskararen erabileraren kale neurketa. Euskararen normalizazio arloan dihardugunon artean, tresna ezinbestekoa baita hizkuntzaren bilakaera eta uneko egoera zertan diren ezagutzeko batez ere. Lagunartean kalean darabilgun ahozko erabilera du aztergai ikerketa honek, eta hizkuntza ororen osasuna neurtzeko hiru adierazle garrantzitsuenen azterketa osatzera dator. Beraz, ezaguera eta motibazioaren ondoan beharrezkoa den adierazle dugu erabilerarena. Izan ere, bi adierazle hauek errolda eta Inkesta Soziolinguistikoan jasotzen dira (Euskararen Jarraipena I eta II). Hiru faktore hauen azterketa zehatzik gabe nekez plantea daiteke normalizazio egitasmo eraginkorrik.