30. zenbakia · 1999 (3)

Europar Batasunean desabantailan dauden hizkuntza komunitateak. Hurbilpen kuantitatiboa

Jordi Bañeres
OHAR METODOLOGIKOAK: Lan hau egiteko, datuei dagokionez, Euromosaic-en oinarritu gara. Euromosaic baita Europako Batasunean desabantailan dauden hizkuntzei buruz dagoen nazioarteko ikerketarik nabarmenena, aurrekontua, parte hartu duen pertsonala nahiz onarpen ofizialaren aldetik (Azaldu beharrekoa da onarpen hori erlatiboa dela, izan ere, azken dokumentoak berak dioen bezala “This document has been prepared for use within the Commission. It does not necessarily represent the Commission´s official position�»). Ikerketa burutzen ari da oraindik, badugu, ordea, aurrerapen bat, Euromosaic: The Reproduction and Reproduction of the Minority Language Groups of the EU. Luxemburg: Office for Official Publications of the European Communities, 1996 (gainerako hizkuntza ofizialetan ere bada bertsiorik). Argitaragabe dagoen gainerako materiala ikerlariek Centre de Documentació en Sociolingüística-n kontsulta dezakete (Institut de Sociolingüística Catalana, c/Mallorca 272, Ia pl. 08037 B). Beljikako flandriar komunitatearen kasuan, Euromosaic-en irizpideetatik urruntzen gara, izan ere, normaltasuna erabatekoa da (Ikus 14. Taula).