52. zenbakia · 2004 (3)

Etorkinak gure eskoletan. Gogoetarako zenbait zertzelada

Matilde Sainz
SARRERA Betidanik izan dugu aniztasuna gure eskolan: maila bereko ikasleak ezberdinak dira, gela bereko ikasleak ere ezberdinak dira, etab. Halere, eskolari kosta egiten zaio aniztasun hori ikustea eta, are gehiago, berari egokitzea, berari aurre egitea, beretik ikastea, bera aprobetxatuz guztiok aberastea.