Itziar Aramaio
EAE-KO ESTATUZ KANPOKO ETORKINEN INGURUKO ZENBAIT DATU
Euskal gizartea emigratzailea izan da aspalditik. Hala ere, XIX. mendearen amaieran, bereziki Bilbo-Handia eskualdean industriak hartu zuen indarra bide, estatu espainiarreko etorkin ugari iristen hasi ziren. Hala, XX. mendean, EAEk bi prozesuak bizi izan zituen: euskal emigrazioa kanpoalderantz (bereziki Ameriketarantz) eta immigrazio espainiarra Euskadirantz.