63. zenbakia · 2007 (2)

Eskolaz kanpoko jarduerak eta hizkunta normalkuntza, Bergaratik begiratuta

Estepan Plazaola Otadui
  1.- SARRERA: GAIA MUGATZEN Ez dakit “Eskola orduz kanpoko jarduerak” kontzeptuak baduen definizio zehatz erabatekorik. Edozein kasutan ere, gaiaren gaineko lanak ikusita badirudi honelatsukoa izan litekeela: “eskola adinean dauden herritarrek, eskola orduz kanpo, parte hartzen duten jarduera antolatuak”. Kanpo geratzen da, beraz, norbere kasa egiten den jarduera antolatu gabea.